
Asteburuan bost saio izan dira Bardoak taldekako txapelketako lehen faseari amaiera emateko, Uitzin, Etxarri-Aranatz, Leitza eta bi Barañainen. Lehen fase hau amaituta, sei talde pasa dira martxoan hasiko den bigarrenera.
Ostiralean hiru saio jokatu ziren, Barañain, Etxarri-Aranatz eta Uitzin. Uitziko Merkualdea elkartean 50 bertsozale inguru elkartu zen Larraungo Paalletan Mocedades eta Berako Bordboiak saioa entzuteko. Saioko puntua Berara joan zen.
Barañaingo Haizea elkartean herriko Barardoak eta Iruñeko 12 obario eta 11 pedrada aritu ziren, 50 bertsozaleren aurrean. Saioa iruindarrentzat izan zen. Etxarri-Aranazko gaztetxean 90 lagun inguru elkartu ziren Sakanako Bilixkorriko eta Baztan-Malerrekako Etxeko kontuk taldeen saioa entzuteko. Etxeko kontuk taldeak lortu zuen saioan jokoan zen puntua.
Larunbatean, Leitzako Atekabeltz gaztetxean egin zen herriko Beti berandu…ta gauza onik ez eta Lesakako Zortziko haundiena taldeen saioa. Zortziko haundienak eraman zuen puntua eta saioa merenduarekin amaitu zen.
Igandean jokatu zen lehen faseko azken saioa, Barañaingo Haizea elkartean. 80 lagunek aretoa lepo bete eta giro ederra jarri zuten. Herriko Miluzeko barañetak eta Sakanako Bizkorratxiko taldeak izan ziren kantuan. Barañaindarrek eraman zuten saioa.
Lehen fasea amaituta sei taldek lortuko dute bigarrenerako sailkatzea: Iruñeko Bertze Maldikoak eta 12 obario eta 11 pedrada, Baztan-Malerrekako Etxeko Kontuk, Leitzako Harrapazank, Lesakako Zortziko Haundiena eta Baztango Lepanatuek 2, txipiroien itzulera.
Sei saio jokatuko dituzte bigarren fasean, martxoaren 7tik 30era.



