BERTSOTAN

Bardoak ekimenaren lehenengo faseko azken saioak

Bardoak lehiaketako azken bost saiok asteburuan jokatuko dira Nafarroako Erronkarin, Eugin, Atarrabian, Leitzan eta Erratzun. Horiekin, 13 saioko fasea bukatutzat emango da eta zehaztuta geldituko dira finalaurrekoak.

Erronkarin izango da ostiraleko lehen saioa, Errotan, 19:00etan hasita. Etxeko Errimaren Matxinatuak eta Baztango Baztanzopak taldea izango dira parez pare.
Eugiko saioa izango da bigarrena, 19:00etan, Eugiko ostatuan. Saio honetan bertako Pirini Bardo eta Sakanako Joiak taldeak arituko dira lehian.
Atarrabiako Azkenak Elkartean izango da ostiraleko hirugarren saioa, 19:30ean hasita. Barañain-Atarrabiako Argako Bixiguak eta Malerrekako Malerreka ez da Baztan taldeak izango dira kantari.
Leitzako saioa ostiraleko azkena izango da. Gaztetxean Altsasu-Leitza-Barañaingo Manteleko sobrak eta Drimtim taldeak aurrez aurre izango dira.
Larunbatean izango da lehenengo faseko azken saioa. Erratzuko Elkartean izango da, 19:00etan hasita. Baztanzopak eta Hor gu! taldeak arituko dira norgehiagoka.

Irurtzun, Tafalla eta Iruñean (urriak 4), eta Etxauri, Irunberri eta Tuteran (urriak 12) izango dira finalaurrekoak. Lehen fasetik sailkatutako sei talde izango dira bertan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button