BERTSOTAN

Barañainen bigarren faseko giro bikaina

Barañaingo Haizea elkartean bildu ziren ostiralean bardozale guztiak taldeen etorria entzuteko. Barañain/Berriozarko Hiru garabardo eta pintxo bat taldea (Sarai Robles, Mikel Lasarte, Ainara Ieregi) eta Iruñeko Obario Maldikoak (Saioa Alkaiza, Irati Majuelo, Aimar Karrika) izan ziren kantuan. Oso saio umoretsua egin zuen seikoteak eta azkenean, Obario Maldikoak taldea izan zen onena.

Otsailaren 26an, Leitzako Atekabeltz gaztetxean, 22:00etan, Leitzako Atekaberts eta Lesakako Unibertsolariak taldeak bilduko dira hurrengo saiorako. 
Azkenik, datorren martxoaren 4an, Iruñean jokatuko den saioan ligaxka honetako zein talde sailkatuko den erabakiko da. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button