MUSIKA

Benito Lertxundik “Ospakizun gauean” lana aurkeztuko du Iruñean

Bihar, otsailak 12, larunbata, Baluarteko Areto Nagusian, 20:00etan, Benito Lertxundik kontzertu bikaina eskaini eta Ospakizun gauean lanaren doinuak zabalduko ditu. Hamar abestik osatzen dute lan hori eta kontzertuetan lagun dituen ohiko musikariek ere parte hartu dute grabazioan.

Oholtza gainean 50 urteko ibilbidea duen Benito Lertxundik Ospakizun gauean izeneko bere disko berria aurkeztuko du Baluarten, eta bere betiko estiloari jarraituta, emanaldian Orioko kantariak, barne hausnarketak, Fernando Pessoa portugaldar idazlearen olerkiak edota Jorge Bucay argentinarraren olerkiren batekin konposatutako abesti berriak eskainiko ditu.
Horiekin batera, jakina, betiko kanturik ezagunenek ere tokia izango dute.

Berarekin Juantxo Zeberio (piano eta sintetizadoreak), David Gorospe (bateria), Amaiur Cajaraville (baxua eta kontrabaxuan), Gurutz Bikuña (gitarra), Angel Unzu (gitarra, bouzoukia eta perkusioa), Xabier Zeberio (biolina eta nyckelharpa), Pello Ramirez (eskusoinu eta biolontxeloa), Intza Unanue (koroak), eta Olatz Zugasti (harpa, teklatu eta ahotsa) arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button