BESTELAKOAK

29. Txalaparta Festa asteburu honetan, Hernanin

Asteburu honetan, maiatzaren 22an eta 23an, txalapartazale ororentzat eta txalapartari beterano eta trebeenak hasi berriekin batera jarduteko, 29. Txalaparta Festa izango da Hernanin, eta hainbat talderen partaidetza bermaturik dago: Oreka TX, Munduko Beat, Hutsun, Zukut, Harresian zulo taldeek, eta Zuaznabar eta Goikoetxea txalapartariak.

Munduko Beat talde madrildarraren kontzertuak aurtengo txalapartarien topaketa irekiko du. Txalaparta, perkusio kubatarra, musika elektronikoa eta flauta trabesera nahasten dituen formazioa da hau.

Larunbatean, egun potoloa izango da, eta eguerdiko Txalaparta Erromeria eta herri bazkariaren ostean, 17:00etan ekitaldi nagusia hasiko da. Bertan, Gipuzkoako Oreka TX, Nafarroako Hutsun, Arabako Harresian Zulo, Bizkaiako Zukut, Madrileko Munduko Beat eta Hernaniko eskolako Ttakun Ttan Ttakun arituko dira. Eta gauean, 23:00etatik aurrera, Txalaparta party aparta, Dj Barruren eskutik.

Hernaniko Musika Eskolak antolatzen du Txalapartarien festaren 29. edizioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button