IKUS-ENTZUN

Gaur hasiko da “Horror Online Art” Nafarroako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Festibala

Horror Online Art Nafarroako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Festibalaren seigarren edizioa hasiko da gaur, eta hilaren 19, 24 eta 28an egingo da. Jaialdian dozena bat inguru film laburrek parte hartuko dute.

Emanaldiak Iruñeko El Corte Inglés saltokiko areto kulturalean eta Iturramako Civivox aretoan egingo dira. Gaurko proiekzioak, hain justu, aipatutako dendan egingo dira, eta ondoko filmak ikusi ahalko dira, 19:00etatik aurrera: Abuelo, Apropiación Indebida, Downhunter, Frecuency, Leica Story, Lion, Todo por Galactus eta Xmile.

Osteguneko emanaldiak, berriz, Civivox-en izango dira, eta ondoko filmak pantailaratuko dira, 19:00etatik aurrera: Amo, Aeternum, Don’t tur me off, Lost Face, Memorias del agua, Hasta mañana, Sputnik eta Terapia de choque.

Urriaren 24an, gainera, film luze bat emango dute, Fede Álvarez zinegilearen Don’t Breathe. Zinea.eus webgunearen arabera, “Filmak agure itxu baten etxera lapurreta egitera sartuko diren gazteen istorioa kontatuko du. Sekulako aukera dutela pentsatuko dute haiek, baina etxera sartu bezain laster ohartuko dira, psikopata baten tranpan erori direla”.

Amaitzeko, film laburren azken emanaldia eta sari banaketa hilaren 28an egingo dituzte Civivoxen, 18:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button