MUSIKA

Horisont eta Twin Wolf hard-rock taldeak, Donostian

Suediako Horisont eta Katalunia eta Euskal Herriko Twin Wolf bandek kontzertua egingo dute ostiralean, otsailak 28, Donostiako Le Bukowski Klubean, 70’s Satanic Fest izenburupean. Biek ala biek 70eko urteetako rock gogorra jorratzen dute. Emanaldien ostean, Cobra Kay arituko da diskoak jartzen.

Horiosont suediarrek 70eko hamarkadako hard-rock-a jotzen dute, bluesa eta psikodelia baztertu gabe. Bere eraginen artean, nabarmen antzematen dira Black Sabbath eta Blue Cherr, besteak beste. Tva Sidor Av Horisonten izenburuko diskoa aurkeztuko dute Donostian, eta Graveyard, Witchcraft, Burning Saviours edo Dead Man talde garaikideen jarraitzaileek gozatu egingo dute.

Kataluniako eta Euskal Herriko musikariek abiatutako Twin Wolf egitasmoan, berriz, influentzia klasikoak eta garaikideak biltzen dira; hala, aurretik aipatutako Black Sabbath zantzuak entzuten dira, baina baita High on Fire, Queens of the Stone Age edo Sleep pizti garaikideenak ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button