ARTEA

Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teoriak

Bilboko Azkuna Zentroak Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teoriak ikastaroaren bosgarren edizioa antolatu du urriaren 28tik 30era bitartean. Lourdes Mendez EHUko Artearen Antropologiako katedradunak eta Xabier Arakistain arte-komisarioak zuzenduko dute ikastaroa.

Ikastaroaren helburua “ekoizpen artistikoaren arloan gertatzen denari buruzko jakintza kritikoak ezagutzera ematea da, beti ere ikuspegi feministetatik abiatuta”.  Asteburu honetan abiatuko den ikastaroan  “sexista ez den jakintza eraikitzen jarraitzeko aurre egin beharreko arazo historikoak, teorikoak eta politikoak landuko dira”. Era berean, “arte-instituzioaren alde guztiak zalantzan jartzen dituzten praktika artistikoak aztertuko dira, desberdintasun sexualaren irudikapen hegemonikoen kritika nabarmenduta”.

Azkuna Zentroak emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna eta ezagutza feministaren zabalkuntza bultzatu nahi du, eta ildo horretatik dator Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teoriak ikastaroaren bosgarren edizioa. Bertan parte hartuko duten adituak honakok dira: Genevieve Fraisse, June Crespo, Angela Dimitrakaki, Gabriele Schor, Alexandra M. Kokoli, Ulrike Rosenbach, Tal Dekel eta Ma. Laura Rosa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button