
Rotterdameko Het Wilde Weten-ek TENT zentroarekin lankidetzan antolatutako hiru hilabeteko (2012ko apirila, maiatza eta ekaina) egotaldi programaren harira, Rekalde Erakusketa Aretoak Bizkaian erroldatutako arte komisarioentzako beka deialdia gauzatu du. Egotaldiaren helburua honakoa: Herbeheretan suspertzen ari den eszenaren miaketa eta ezagutzea.
Horretarako, ingelesez idatziriko proiektua aurkeztu beharko da. Horretaz gainera, curriculum profesionala, aurretik burututako proiektuen hautaketa eta deskribapen laburra, NAN eta Bizkaiko Lurralde Historikoko edozein udalerritan erroldatuta egotearen ziurtagiria. Aurkezpen epemuga: 2012ko otsailaren 17an.
Hautagaia, HWW, TENT eta Rekalde Aretoko ordezkariek izendatutako batzorde baten bidez hautatuko dute. Bekarekin etxebizitza, estudio, bidaia gastuak eta mantenu dirua izango da.
Deialdiaren loturiko xehetasun guztiak Rekalde Aretoaren webgunean jasotzen dira.