IKUS-ENTZUN

Mendiko zinemagintza gaurkoena ikusgai

Mendi Tour ekimenak Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia bisitatuko ditu martxoan. Eibar, Agurain, Amurrio, Igorre, Tolosa, Eskoriatza, Santutxu eta Zaldibar izango dira mendiko zinemagintzarik onena erakutsiko duten geltokiak hilabete honetan.

Eibarren laugarren edizioa du Mendi Tourrak, eta martxoaren 6an eta 7an egingo da Coliseo Antzokian. Tolosan, zortzigarren edizioa da aurtengoa, eta martxoaren 12, 13 eta 14an izango da Leidorren. Eskoriatzan hirugarren urtez erakutsiko dira mendi gaiei buruzko filmak martxoaren 13an eta 15ean.
Araban bi saio eskainiko dira datorren astean: martxoaren 7an Agurainen, eta 8an Amurrion.
Azkenik, Bizkaiko Mendi Tour saioak Igorren, Bilboko Santutxun eta Zaldibarren egingo dira martxoan. Santutxuko saioak Bilboko Udalak sustatzen duen Bidaiarien Txokoa zikloaren barruan egingo dira beste behin, seigarren urtez jada, hilaren 14an eta 16an. Eta Zaldibarkoa bigarren edizioa izango da, hilaren 15ean. Gero etorriko dira Leioa, Mundaka, Basauri,… eta beste hainbat Mendi Tour Bizkaian.

Mendi Tourrak Fred Beckey edota Chris Bonington eskalatzaile eta alpinista mitikoen biografiak, Mountain bezalako super-ekoizpenak, The Frozen Road-en pare kontatzen diren abentura itzelak, The Last Honey Hunter-en moduko dokumental zoragarriak, Ben Sturgulewski zuzendariaren laburmetraiak, eta euskal ekoizpenak  diren Aurrera, Zortzi Yukon, edo Al Otro Lado de la Cuerda lanak proposatzen ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button