MUSIKA

Badator Gernikako Lekuek Festibala

Gernikako Lekuek Festibala udaberriaren ateak zabalduko ditu aurten, martxoaren 17an hasi eta 25era arte iraungo baitu, eta aurten gainera, hamargarren edizioa ospatuko du.

Betiko legez, jaialdiak Gernikako elkargune ezberdinetan askotariko genero musikalak bilduko ditu eta herriko bazter askotan (Astra, Iparragirre Rock Elkartea, Kult Parnasoa, Lizeo Antzokia eta herriko taberna ezberdinetan) entzun ahalko dira soinuok, beti ere, sormena eta interes artistikoari lekua eginez.

Aurtengo parte hartze handi eta interesgarriaren barruan honako hauek ikusiko dituzue: Kiko Veneno, Dennis Alcapone, Pelomono, Olaia Inziarte, Lady Banana, Mohama Saz, Wormed, Los Sara Fontán, Joseba Irazoki, Benizze, Nakar, HVUC, Gonzalo Portugal, Arratians, Bullets of Misery, Sonic Trash, Rise to Fall, Mocker’s eta Vulcanizadas.

Bihar izango da lehen kontzertu potentea, 20:30ean, Kiko Veneno musikariaren eskutik. Musikaz gain, zinema egitaraua ere antolatu da, eta ziklo txiki horretan honako film hauek ikusteko abagunea izango duzue: Los xey, una historia de película, (martxoak 21, 20:00etan), Un día lobo lópez (martxoak 23, 20:00etan), eta Arthur Rambo (martxoak 24, 20:00etan)

Informazio gehiago Gernikako Lekuek Festibalak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button