ARTEA

Isabel Hergueraren marrazki eta collageak paratu dituzte Donostian

Cuadernos de viaje erakusketaren bitartez, Isabel Herguerak (Donostia, 1961) bidaiatzeak eta bidaiak berak eragiten dituen usteak adierazi nahi ditu modu aske eta intuitiboan. Horretarako koadernoetatik eta horman bertan sortu duen mural/collage batetik abiatu da, non pinturak, koaderno zatiak, objektuak eta soinuak biltzen diren.

"Koadernoetan eraikitzen den atmosfera oinarrizkoa izan zen, kaierei laguntzen dien animazioko film laburra jartzeko beharrezkoa zen unibertsoa sortzerakoan".

Izan ere, donostiarra errealizadorea da eta animazioko eskolak zuzentzen ditu munduko erakunde eta ikastetxe ezberdinetan. Filmatu dituen ikus-entzunezko piezen artean aipagarria da La Gallina Ciega, zeinak Goya saria irabazi zuen 2005 urtean.

Arteko galeriak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button