BESTELAKOAK

“Batera, kultur proiektuak elkarrekin” diru-laguntzarako azken egunak

Batera, kultur proiektuak elkarrekin diru-laguntzara aurkezteko epea amaitzear da, izan ere, proposamenak aurkezteko epea abenduaren 21era arte egongo da zabalik.

Oihaneder Euskararen Etxeak antolatutako deialdi horrek gazteen artean euskaraz garatuko diren kultur proiektuak sustatzea du helburu. Antolatzaileek crowfunding egitasmo bat martxan jartzen laguntzeaz gain, 2.000 €-ko ekarpena egingo diete deialdian aukeratutako hiru proiekturi.

“Crowdfunding-a bultzatzeko kanpaina honen barruan sartuko dira gazte euskaldunek euskaraz garatutako kultura-proiektuak. Kulturaren arloan garatzeko edozein ideia kontuan hartuko eta baloratuko da. Bereziki baloratuko dira ekimen berritzaileak eta euskararen erabileran eragingo dutenak, gazte euskaldunen sustatze-ahalmenari eta euskararekiko atxekimenduari eragiteko eduki nabarmena dutenak”.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button