IKUS-ENTZUN

“Mendi Tour” zinemagintza eskaintza Zangotzan ikusgai

Bilbao Mendi Film Festivalek bultzatzen duen Mendi Tourraren lehen geralekua Zangoza izango da, eta datozen bi ostiraletan gainera, urtarrilaren 25ean eta otsailaren 1ean.

Beti egiten den bezala, mendiko zinemagintzarik onena ikusteko parada egongo da. Ostiral honetan bertan, hilak 25, The Dawn Wall aurkeztuko da, sekulako filma. “Tommy Caldwell munduko big wall edo horma handietako eskalatzailerik onena da protagonista, Hollywoodeko gidoi onenen parekoa da haren bizitza eta ibilbidea, eta hori erakusten du filma inspiragarri honek”. Saio horretan bertan Iñaki Atxaren Hartz eta otsoekin lotan film laburra ere eskainiko da.

Otsailaren 1ean egingo den saioan ere bi film eskainiko dira. The Search for the Wooo eta Mountain film ikusgarria. Azken hori Jennifer Peedom-ek zuzendutako superprodukzioa da, eta Australiako Ganbera Orkestrak interpretatutako soinu banda liluragarria dakar. “Abentura ikuspegi batetik mendiarekin dugun harremana ezbaian jartzen du filma honek, irudi ikusgarrien bidez”.

Film guztiak jatorrizko bertsioetan eskainiko dira, euskarazko eta gaztelaniazko azpidatziekin lagunduta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button