ARTEA

Azucena Vieites artistaren lanak Carreras Mugica galerian ikusgai

Abenduaren 7ra bitartean, Carreras Mugica galeriak Azucena Vieites artistaren lanen hautaketa bat atondu du.

Carreras Mugica galeriak honako oharra igorri digu erakusketaren nondik norakoak azaltzeko: Artistaren proposamenak aurreko ekoizpen-dinamikekin jarraitzen du, obraren antolaketa berrien bidez. Erakusketa egiteko prozesuan, mosaiko forma hartu du, zati oroitarazleen multzoaren edo aldizkako distira gisako emaitzen forma; horrek nolabaiteko deserosotasuna ekarri du, eta, aldi berean, dibertimendu bat izan da, proiektua egin den bitartean. Alde horretatik, baliteke erakusketaren testuinguruan alderdi horiek guztiak batasun berezi batean eta ustekabeko zentzua hartuko lukeen jarraibide batean konektatzea.
Premisa horietatik abiatuta, obran jada landu diren alderdiak planteatzen dira, bai eta ezezaguna dena aztertzeko interesa ere, egungo unea erreferentziatzat hartuta.
Azucena Vieitesek orain arte egin duen lana kultura bisual garaikiderako hurbilketen bidez gauzatu da, eta marrazketa edo serigrafia bezalako baliabideak erabili ditu horretarako.. Kontua da memoria estetiko bat irudikatzea, oraingo denborari dagokionez, denbora horren intentsitatea lausotuz doala. Multiplizitatea, zatiketa edo errepikapena irudi absolutuarekiko eta narrazio forma linealekiko haustura gisa, eta obraren izaera iragankor eta prozesuala agerian geratzen dira bere ekoizpenaren alderdi garrantzitsu gisa.

Azucena Vieites (Hernani, 1967). Berlingo Bienalaren 11. edizioan (2020) parte hartu zuen. Horrez gain, proiektu eta erakusketa kolektibo askotan parte hartu du. Egin dituen banakako erakusketen artean, honako hauek aipatu ahal dira: Rehacer Break Out of Your Shell, IVAM (Valentzia, 2021); Playing Across Papers, sala Alcalá 31 (Madril, 2020-2021); Hey Baby!, Box 27, Casal Solleric (Palma, 2018);edo Woollen Body, CarrerasMugica (Bilbo, 2015). 2019an irakurri zuen doktorego-tesia: Low-fi praktika artistikoak. Hurbilketa bat euskal testuingurura (1985-2005).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button