BESTELAKOAK

“Stories From Mexico” emanaldia, Bakion

Kostaldeko Bakioko Txoberne tabernan, aste honetako igandean, surfari dedikaturiko emanaldia egongo da 18:30ean.

Egun horretan, Mexikotik egindako bidaiaren emaitza, dokumentala, aurkeztuko du Jon Aspuru bideogileak. Pasa den maiatzean, itsasaldi guztiz ezohikoa sartu zen Mexikoko kostaldera, eta afrontuak ekarri zituen olatuak 14 metrokoak ere izan ziren.
Hori jakinik, olatu erraldoi haiek hartzeko asmoz Natxo Gonzalez, Indar Unanue eta Adrian Fernandez de Valderrama surflariak hara joan ziren, eta eurekin batera Jon Aspuru kameralari joan zen. Han bizi izandakoarekin dokumentala osatu du: Stories from Mexiko.

Natxo Gonzalez plentziarra da; olatu erraldoietako munduko surflari onenetarikoen artean dago, eta Europako Junior txapelduna da. Indar Unanue, berriz, zarauztarra da, eta olatu handietan surf egitea du bizibide. Adrian Fernandez de Valderrana bakiotarra, azkenik, gazteena da, 17 urte besterik ez du, eta Euskal Herriko olatu handiak hartzen dituzten surflaririk gazteenetarikoa ere bada.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button