BERTSOTAN

Xalto bertso-lehiaketa laster

Xalto bertso sariketaren hamabigarren edizioa asteburu honetan hasiko da. Azaroaren 15ean bi kanporaketa jokatuko dira Iruñean eta Leitzan, eta azaroaren 22an finala, Goizuetan. Guztira, Nafarroako 16 bertsolari gaztek hartuko dute parte.

Kanporaketak Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean eta Leitzako gaztetxean izango dira. Lehenengoan, Kotte Plaza (Irurita), Egoitz Gorosterrazu (Ituren), Saioa Alkaiza (Antsoain), Oier Amiano (Elizondo), Oskar Sanz de Acedo (Iruñea), Amaia Elizagoien (Oronoz), Sarai Robles (Barañain) eta Iban Garro (Lesaka) bilduko dira.

Leitzako gaztetxean Patxi Castillo (Bera), Xabier Maia (Elizondo), Iker Gorosterrazu (Ituren), Unai Uberetagoena (Iruñea), Irati Majuelo (Iruñea), Mikel Lasarte (Barañain), Jokin Pinatxo (Bera) eta Mikel Azpiroz (Leitza) arituko dira.

Goizuetako Umore Ona elkartean, bertso-afari batean egingo da finala, azaroaren 22an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button