BESTELAKOAK

Azkuna Zentroak komikigintzan nazioarteko egoitza baterako deialdia egin du

Azkuna Zentroak sorkuntza laguntzeko, komikigintza nazioarteko egoitza baten deialdi bat egin du. Hiru lagunentzako egoitza da hori, Azkuna Zentroa, La Cité International de la Bande Dessinée et de L’image (Angulema) eta La Maison De La Litterature (Quebec) zentroen arteko elkarlana, hain zuzen. Ibaia izango da egoitzaren ildoa, izan ere, hiri bakoitza (Angulema, Bilbao eta Quebec) ibai banak zeharkatzen du.

Deialdia urriaren 8an itxiko da, eta gero hiru pertsona hautatuko dira: Frantziako egoiliar bat, Espainiako bat eta Kanadako bat. Egoitza gurutzatuko programa hau Anguleman (hilabete bat, 2022ko urtarrilaren amaieratik otsailaren amaierara), Bilbon (hilabete bat, 2022ko otsailaren amaieratik apirilaren hasierara) eta Québec-en (hilabete bat, 2022ko apirilean) garatuko da.

Fernando Perezek, Azkuna Zentroko Zuzendariak, azaldu duen moduan, “kultura garaikideko beste esparru eta proiektuekin lankidetza sareak irekitzea dugu helburu. Elkarrizketa honek gure edukien aberastea, kultur sorkuntza garaikidearen hedatzea eta komunitatearen sortzea ahalbidetzen ditu; gizarteari esperientzia berriak eskainiz”

Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek Angulemako Cité Internationale de la Bande Dessinéera, Bilboko Azkuna Zentrora edo Quebeceko Maison de la Littératurera bidali behar dute eskaera, jatorrizko edo bizi diren lurraldearen arabera. Artxibo bakarrean egilearen biografia, non bere bibliografia, egoitza esperientziak eta sorkuntzak adierazten diren; hautagaiaren lan artistikoaren laburpen erakusgarria; eta proiektu honetarako motibazioaren aurkezpena ere bidaliko dira.

Aukeratutako pertsonek hiri bakoitzean ostatua eta lan-tailerra jasoko dute, baita 4.500 euro edo 6.000 dolar, egoitzaren iraupena estaltzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button