LITERATURA

“Mendi-joen balada”, Aingeru Epaltzaren literatur muntaketa Zaldikon

Aingeru Epaltzak Mendi-joak (Elkar) izeneko liburua plazaratu zuen joan den urtean. Mendi giroko ipuinak idatzi ditu oraingoan, baina atrezzoa besterik ez dira makilak eta kranpoiak, pioletak eta polainak, motxilak eta botak. Mendia da giza-koreografia eta harreman berezietako espazioa. Eta ipuin hauetako protagonistek “mendiak baizik ez dituzte bizi, asteburua noiz ailegatuko beti, betizuak larrera bezala ateratzeko: horra zer diren mendi-joak”.

Mendi-joen balada du izena Aingeru Epaltzak gaur berton aurkeztuko duen literatur muntaketak. Ekitaldia Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean izango da, 20:00etan, eta Mendi-joak idazlearen azken liburuko ipuinetan dago oinarritua.

Ikuskizunean, mendizaletasunetik abiatuta, Epaltzak gogoeta egingo du modernitateaz, literaturaz, sexuaz, bizitzaz eta heriotzaz. Ondoan Elena Ronkal izango da eta tarteka “liburutik ateratako pasarteak irakurriko ditu.

Muntaketaren hirugarren ardatza musika da. Usoa eta Ane Wyssenbach-ek gaur egungo euskal pop-folk estiloko printzak emango dituzte, Koldo Mirandaren gitarra akustikoak lagunduta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button