ARTEA

Raul Santestebanen grabatuak ikusgai daude Mikelazulon

Raul Santestebanek Iruñeko Arte eta ofizioen eskolan ikasi zuen grabatu eta estanpazio modulua, Florentziako arte grafikoen nazioarteko eskolan egon zen bekatu eta Don Hebert-ekin ikastaro ezberdinak egin ditu Artelekun.

2004ean Sonia lzarberekin batera Goroabeto, grabatu eta plastika tailerra ireki zuen Iruñean. Bertan beraien obrak gauzatzen dituzte eta grabatu teknika ezagutzen duen orok bere proiektuak bertan gauzatu ahal ditu.

"Betidanik piztu dit arreta Japoniako kulturak eta bere grabatuek, Ukiyo-e deituak, hain zuzen. Orokorki xilografia edo zuraren gainean eginiko grabatuaren teknika erabiliz egiten ziren, eta gaiak sasoi horretako Japoniako, -XVII mendetik aurrekoak-, egunerokotasunekoak ziren: samuraiak, geishak, sumo borrokalariak…".

Mikelazulok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button