ESZENA

Izan ala ez izan

Juan Echanove aktoreak Ser o no Ser pieza eskainiko du Bilboko Arriaga Antzokian. Saioak, bihar ostegunean, hilaren 15ean, eta ostiralean, abenduaren 16an, izango dira, 19:30ean hasita, eta larunbatean, hilaren 17an, eta igandean, hilaren 18an, ordu erdi lehenago izango dira, 19:00etan- XX. mendeko komedia zinematografiko handietako baten antzerkirako egokitzapena da Juan Echanove aktoreak burutuko duena. Lan hori jatorriz, Ernst Lubitsch-en film bat zen, 1942an United Artists-ek estreinatutakoa, nazismoaren goren aldi betean, antzerkiak gezurrak eta izugarrikeriak desarmatzeko zuen indarra eta erresistentzia erakusteko.

Arriaga Antzokiko ordezkariek adierazi duten moduan “antzezlana anbizio handiko komedia da, eta Echanove bera da zuzendaria eta protagonista, emanaldiko aktore nagusiari ematen baitio bizia; pantaila handian Jack Benny komiko amerikar mitikoak egin zuen paper haren antzezpen ezin hobea. (…) Ser o no ser antzerkiari eta komikoei buruzkoa da. Eta, azken urteotan, hainbat herrialdetan egin dituzte antzezlanaren ekoizpen eszenikoak. Emaitza antzerki-artefaktu barregarri eta oso bizkorra da, elkarrizketa bikainez josia, eta argumentu-bira harrigarriz eta ikuslearekiko konplizitate handiz betea.”

Juan Echanovek berak aktore-talde bikaina zuzentzen du: Lucía Quintana, Ángel Burgos, Gabriel Garbisu, David Pinilla, Eugenio Villota eta Nicolás Illoro.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button