LITERATURA

“Emakumeak eta literatura” hitzaldi sorta, EHUn

Emakumeak eta literatura: emakumezko pertsonaiak Alemaniako, Galiziako eta Errusiako literaturan titulupean abiatuko dira gaur, EHUko Letren fakultatean emakumea eta literatura batu nahi dituen jardunaldiak.

Egun hauetarako hitzaldi sorta bat programatu da. Lehena gaur berton, azaroak 21, abiatuko da, Nenas e mozas que rompen os moldes dende a literatura infantil e xuvenil ou como a educación literaria pode cambiar o mundo tituluarekin. Montse Pena galiziarraren eskutik etorriko da lehen hitzaldi hori.
Bihar eta etzirako ondu dira besteak. Hala, azaroaren 22an, goizeko 11:00etan, Elena Skvortsovak The comparative analysis of two Katerinas (from play “The storm” by Alexander Ostrovskiy and from the novel “Lady Macbeth of the Mtcensk Distric” by Nokolay Leskov) izeneko hitzaldia botako du.
Azken egunean, azaroaren 23an, Cristina Jorillotek Krimilda y Brunilda. Dos mujeres fuertes rodeadas de hombres débiles y mentirosos hitzaldia egingo du.
Egunotan ere, erakusketa bat ere badago zabalik Letretako Fakultatearen sarreran.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button