ESZENA

Azken aukera gaizkiulertuz betea

Julian Iantzi eta Gurutze Beitia bikotea berezia La última oportunidad antzerki laneko aktoreak dira. Gluglu koletiboko partaidea den Galder Perezek zuzendu du Basauriko Social Antzokian urriaren 5ean eszenaratuko den obra dibertigarri eta harrigarri hau.

Hauxe da trama: Itxarongela bat. Zain dagoen emakume batek espero ez duen gizona ezagutzen du. Hainbat ezuste eta gaizkiulertu sortuko dituen ustekabeko topaketa bat izango da hau.
Inoiz ezagutu behar ez zen bikote baten istorioa kontatzen du La última oportunidad antzerki lanak.

Emakumeak intseminazio artifizialaren bidez ama izan nahi du eta gizona esperma-emailea da. Batak ez du ama izateko azken aukera galdu nahi eta besteak gaur du esperma emateko azken aukera…

Pasioz, dibertsioz, liluraz, gaizki-ulertu eta maitasunez betetako komedia harrigarria Basaurin ikusi ahalko duzue, eta Julian aktore!!!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button