IKUS-ENTZUN

Zinexit, Bizikidetzarako IV. Zine Zikloa

Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetasun Idazkaritza Nagusiko Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatu du berriz, Bizikidetzarako IV. Zine Zikloa, Zinexit. Ekimen honek, bakearen eta bizikidetzaren kultura sustatu nahi du, duintasunean eta oinarrizko giza eskubideen errespetuan oinarrituta. Bilboko Golem Alhóndiga zinema aretoetan izango da urriaren 21etik 24ra.

Beti bezala, indarkeria eta biktimen inguruko herrialde ezberdinetako lau pelikula proposatzen dira, eta saio bakoitzean zuzendariak, antzezleak, biktimak, kazetariak eta giza eskubideen aldeko taldeak parte hartzen dute.

Aurtengo edizioko lehen dokumentala, 2011an Eterio Ortegak zuzendutako Al final del túnel izango da, Euskal Herriko indarkeriaren inguruan. Lan hau gaur bertan pantailaratuko da eta bertan izango dira Eterio Ortega zuzendaria, eta Cristina Sagarzazu eta Maite Goizueta.

Bigarren dokumentala Ernesto del Ríok zuzendutakoa da: Umezurtzak. Bere proiekzioa Zinexit programan, aurre estreinaldia izango da eta beraz, jendaurreko bere lehen proiekzioa. Filmean ETAko kide ohi baten eta 30 urte atzerago hil zuen gizon baten alabaren arteko harremana kontatzen du.

Beste bi filmak Le repenti (Damutua), 90 hamarkadako Algeriako gerra zibilari buruzkoa eta Shuartoren Indonesian izandako genozidioa kontatzen duen The act of killing (Hiltzearen ekintza) izango dira.

Proiekzio guztien ondoren elkarrizketak egongo dira  zuzendari, aktore eta bestelako adituekin.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button