Nontzeberri

Donostian Dantz Network Congress-en lehen edizioa

Martxoaren 12tik 15era, Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian musika elektronikoari eta abangoardiari eskainitako lehen nazioarteko kongresua garatuko da.

Lehen edizio honen ardatza Komunitateak, Erronkak eta Audientzia Globalak izango da. “Musika elektronikoa mugimendu kultural global bat da berez, komunitate bizia, balio partekatuetan eta idatzi gabeko kodeetan oinarritzen den ekosistema bat. Gizarte-, kultura- eta ekonomia-tresna indartsu bat ere bada, egungo eztabaidak ikusarazten dituena, sormena sustatzen duena eta turismoan, ekonomian eta enpleguan eragin zuzena duena.”

Halarik ere, espazio horren iraunkortasuna eta eboluzionatzeko gaitasuna bermatzeko  funtsezko galderak egin behar dira: Nola sortzen dira audientzia berriak? Sektorea hazten ari da ala gainbeheran dago? Zer rol jokatzen dute berrikuntzak eta teknologiak bere etorkizunean?

Galdera horiei erantzuteko Dantz Network Congress antolatu da, non inspirazioa, prestakuntza, networking-a eta musika uztartuko diren.  Jokin Telleriak, Dantz-en sortzaileak, honela laburbiltzen du: “Dantz Network Congress-ek ez du ekitaldi bat soilik sortu nahi, baizik eta musika elektronikoaren berrikuntza eta esperimentaziorako komunitate global bat. Kongresu honek inflexio-puntu bat markatuko du teknologiaren, sormenaren eta industria musikalaren arteko sinergiak ulertzeko moduan.”

Dantz Network Congress honetan musika ez da faltako eta Euskal Herriko, estatuko eta nazioarteko (Belgika, Mexiko, Luxenburgo, Kroazia, Frantzia, Erresuma Batua eta Portugal) artistak izango dira bertan, programazio anitz eta eklektiko batean, Donostiako hainbat espaziotan zabalduko dena. Bertan, talentu berriak eta musika elektronikoko nazioarteko eszenak bat egingo dute.

Dantz Network Congress webgunean duzue informazio guztia.

Exit mobile version