IKUS-ENTZUN

Emakumeen kemena ardatz, “Zinexit” zikloan

Azaroaren 14tik 17ra bitartean luzatuko den Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako Bizikidetzaranzko VII. Zinema Erakusketaren barruan emakumeek bakearen eraikuntzan, oinarrizko eskubideen defentsan eta balio eta kulturaren transmisioan egindako lana aztertuko da hainbat filmen bidez. Pelikulak Azkuna Zentroan pantailaratuko dira 19:30etik aurrera, eta sarrera doan izango da.

“Emakumeen lana agertu eta haien ahalduntzeari bultzada emanez, gatazka eta errealitate sozialari emakumeek nola egiten dieten aurre erakusten digute film guzti hauek”. Atzokoa saioan, sari asko jasotako Marzia my friend filma eman zuten.

Azaroaren 15ean, asteartea, Nicolas Saada frantziar zuzendariaren Taj Mahal filmaren estreinaldia izango da. Film horrek, duela urte batzuk Bombayko Taj Mahal hotelean izandako eraso terrorista gogoratzen du.
Azaroaren 16an, Gini Reticker-ek zuzenduriko Trials of spring dokumentala ikusteko abagunea egongo da. Zinexiten estreinatzen den filmak hiru emakume egiptoarren gorabeherak kontatzen ditu. Haien “lan pertsonal eta politikoak, herrialde osoko emakumeen esperientzien ikur bihurtu dira, eta haien bizipenek, euren etorkizunaren eraikuntzan emakumeek daukaten benetako eginkizuna argitzen dute”. 
Azkenik, Ama, nora goaz? filmak itxiko du zikloa 17an. Guda Zibilean 1.000 emakume Gipuzkoako 14 herritik kanporatuak eta seme-alabak besoetan harturik haien etxeetatik alde egitera behartuak izan ziren. Haien bizipen larriak azaltzen ditu lan honek.

Saio horiez gain, ekimenak eskola programa ere bideratuko du beste behin. Hala, LHko 1. eta 4. maila bitarteko ikasleek A zer nolako heroiak animaziozko filma ikusteko aukera izango dute euskara hutsean, azaroaren 15ean, Alondegian. DBHko ikasleek ere izango dute zer ikusi: Mustang film luzea. Lan horrek egungo Turkiako landa eremu batean bizi diren 12 eta 16 urte bitarteko 5 ahizpa umezurtzen istorioa azaltzen du.

Aurten, Zinexitek bere programazioa zabalduko du beste euskal udalerri batzuetara: Barakaldo, Basauri, Sestao eta Gasteiz.

Bizikidetzaranzko VII. Zinema Erakusketaren programazio guztia hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button