LITERATURA

Aurtengo Urruzuno Literatur Lehiaketa martxan dago

Urruzuno Literatur Lehiaketak ikasleak saritu nahi ditu, eta horretarako bi kategoria ezarri dira: A kategoria (Batxilergoko 1. eta 2. mailak edo Erdi Mailako Heziketa Zikloak), eta B kategoria (DBHko 3. eta 4. mailak). Lanak aurkezteko epea otsailaren 28an amaituko da.

Prosa eta poesia arloak dira sarituko direnak, eta horretarako, literatur lanek euskaraz idatziak eta originalak izan behar dute. Lanak bakarkakoak izango dira bi arloetan, eta gaia librea izango da.

Lanak eskabide-orriarekin batera aurkeztuko dira, word formatuan. Lanaren lehen orrialdean lanaren izenburua, egilearen ezizena, arloa eta kategoria jarriko dira soil-soilik.

Aurkezten diren lan guztietatik, hogei (20) lanik onenak sarituko dira; hamar (10) kategoria bakoitzean (5 prosa-lan eta 5 poesia-lan). Idazlan onenak aukeratzeko, ondoko irizpideak izango ditu kontuan epaimahaiak: irudimena eta sormena; testuaren ezaugarri literarioak; testuaren arintasuna eta koherentzia/kohesioa, eta hizkuntzaren erabilera zuzena eta aberastasuna.

Lanen neurriak eta bestelako jakingarriak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button