IKUS-ENTZUN

Aurtengo Kimuak katalogoak zazpi film labur aukeratu ditu

Kimuak programaren 26. edizioaren deialdira aurkeztutako 60 proposamenak aztertu eta gero, bertako epaimahaiak (Simon Blondeau, Baionako Cinéma L ‘Atalanteko zuzendari laguntzailea; Ana Herrera, Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikus-entzunezko ataleko burua; Txaro Landa, Bilboko Cineclub FAS-en zuzendaria; Jaime Manrique, Bogotá-Bogoshorts Film Laburren Jaialdiaren zuzendaria; eta Alberto Valverde, Bartzelonako D ‘A Film Lab-eko koordinatzailea) zazpi film labur hautatu ditu 2023ko Kimuak katalogoa osatzeko.

Etxepare Euskal Institutuak eta Zineuskadik sustatutako programak euskal film laburren sustapena eta zabalkundea du xede. Urtero bezala, euskal film laburren hautaketa hau nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ekimen garrantzitsuenetara bidaliko dira.

Aukeraturiko piezak honako hauek dira: La mujer ilustrada (Isabel Herguera’), Sorbeltza (Iban del Campo), Prioridades (Tamara Lucarini Cortés), El aprendiz (Raúl Campos), El rey de la semana (David Pérez Sañudo), Deadly Draw (Nitya Lopez Saitua) eta Ximinoa (Itziar Leemans).

Hizkuntzei dagokienez, filmetako bat euskara hutsean egin da, beste bat euskaraz eta frantsesez, gainontzekoak gaztelaniaz egin dira eta horietako bik hindia eta bengaliera ere erabiltzen dute. Eta beste datu bat, zazpi laburretatik hiru emakumezkoek zuzendu eta ekoiztutakoak dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button