
Erresuma/Reino/Kingdom antzezlana Getxon izango da ikusgai asteburu honetan, eta maiatzaren 6an euskaraz eskainiko da.
Pieza Arriaga Antzokiaren ekoizpena da, Teatro Español, Gasteizko Principal Antzokiarekin, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiarekin eta Muxikebarrirekin batera ekoitzia.
Calixto Bieitoren zuzendaritzapean eta Bernardo Atxagaren testuekin,
William Shakespeareren tragedia historikoak gaur egungo ikuspuntu eszeniko batetik aztertu ditu zuzendariak. Jose Maria Pou, Joseba Apaolaza, Lucia Astigarraga, Ylenia Baglietto, Ainhoa Etxebarria, Miren Gaztañaga, Iñaki Maruri, Koldo Olabarri, Lander Otaola, Eneko Sagardoy eta Mitxel Santamarina dira obraren antzezleak.
“Erresuma/Kingdom/Reino estetikoki eta bisualki oso indartsua den antzerki-proposamen gisa aurkezten zaigu, eta Shakespeareren tragedietako pertsonaia nagusiak ditu ardatz, beren indargune eta ahulguneekin. Pertsonaien izaera dela eta, interpretazioak deigarriak dira haien kontraste eta intentsitateagatik”.
Obra udara bitartean eskainiko da hainbat hiritan, tartean, Coruña, Santander, Sevilla, Valladolid, eta abar.



