BERTSOTAN

Aurtengo “Bertsoa Bizi Gazte” lehiaketa prest

Bertsoa Bizi Gazte lehiaketak gazteen euskarazko sormena bultzatzea du helburu. Aurten,  Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Bertsozale elkarteak Bertsoa Bizi Gazte bideo klip eta Elkarri mokoka bideo laburren lehiaketa abiatu dituzte. Maiatzaren 7rako aurkeztu beharko dira lanak, eta maiatzaren 15ean, BBG eguna antolatuko da Agurainen.

Lehiaketak euskarazko sorkuntza eta bertsoa batu nahi ditu, bai eta musika, rapa edo ikus entzunezkoen arteko fusioa ere. Gaia talde bakoitzak aukeratuko du eta bertso musikatu, abestiei letrak aldatu edo rap moldeetan eta euskara hutsean egin beharko dute lana.

Agurainen, bideo klipak dastatu, Elkarri mokokako bideo laburrak ikusi, zuzenekoak entzun, bertsolari gazteen eskolarteko saioaz gozatu, sariak banatu… denetarik egongo da.
Sariei dagokionean, aurtengoan ere lau sari nagusi eskainiko badira ere, bideo klip onenaren saria, zuzenekoen saria, web guneko bozkatuena eta Elkarri mokoka saria ere banatuko dira. Horretaz gain, asteburu bat Manurgan izango da sari gisan.

BBG lehiaketaren oinarri guztiak hemen ikus ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button