ARTEA

Daniela Arrieta, behin isiltasuna apurtuta

Daniela Arrieta artistak Roto el silencio argazki-erakusketa inauguratuko du ostegunean, hilak 20, Bilbon dagoen Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuan, eta zabalik egongo da 2015eko urtarrilaren 23ra arte.

Juan Carlos Arias idazleak erakusketaren harira idatzi duen testuan jasotzen denez, “Danielaren modelo izateko, zure izaki osoa eman behar duzu milioika izakien aurpegia irudikatuz, irudi bakarrean”. Arrietaren obretan, hain zuzen ere, gizakien aurpegien erretratu errealistak jasotzen dira.

Arrietak izenburu bereko instalazioa paratu zuen iazko Panamako bienalean. Bertan, indarkeriaren biktimen aurpegien zuri eta beltzezko argazkiak paratu zituen. Horretarako, argazkiok paletetan jarri zituen. Artistaren hitzetan, “Roto el silencio betidanik hunkitu nauen barruan mantentzen den min isildutik sortu da, sekula apurtzen ez den min hori, inoiz isiltzen ez dena”. Panamako bienalean zuri eta beltza aukeratu zituen larritasuna galbahe gabe erakusteko. “Ez dago kolorerik sufrimenduan, zarrastada eta bakardadea baino ez”.

Alabaina, Bilboko erakusketan, kolorea agertuko da argazkiekin batera: zuri-beltzeko argazkiak, koloredun brotxakada lodiekin uztartuak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button