BESTELAKOAK

Aurtengo Ahotseneak asmo berriak dakartza

Pandemiaren eraginez, Durangoko Azoka txikiago bat izango dugu aurten, egitarau murriztuarekin, eta horrek eragin zuzena izango du Ahotsenea egitasmoan. Hortaz, aurten, Ahotseneak bere ateak zabalduko ditu Durangoko Azokan, Literaturian, Araba Euskarazen eta iragartzeke dagoen plaza berri batean ere.

Aurreko urteetan, bataz beste, 70 bat zuzeneko musika aurkezpen eta 40 bat solasaldi antolatu izan ditu, baina birusaren eraginez programazioa laburtu behar izan dute, eta 8 solasaldi eta 35 bat zuzeneko musika aurkezpen baino ezingo ditu eskaini. Horrek esan nahi du hainbat  sortzailek plaza barik lotuko direla.

Baina Ahotseneak beste bide batzuk bilatu nahi izan ditu oinarrizko bi helburuak erdiesteko: “batetik, ahalik eta euskal idazle eta musikari gehienei eskaintzea sormen lan berriak erakusteko plazak, eta bestetik, ahalik eta herritar gehienek jasotzea euskal idazle eta musikarien sormen lan horien berri”. Horregatik, udazkenean antolatzen diren zenbait ekimenetan Ahotsenea presente egongo da, eta plazak egongo dira sortzaileentzat.

Horren ondorioz, Ahotsenea Literaturian izango da (Zarautz, irailak 25-27), eta bereziki irailaren 26an, egun osoz, Ahotseneak liburu berrien aurkezpen solasaldiak antolatuko ditu. Araba Euskaraz (Amurrio, urriak 18) ekitaldian ere izango da, eta bertan 8 musika taldek aukera izango dute zuen lan berriak zuzenean aurkezteko.
Horiez gain, hirugarren jaialdi bateko deitzaile-antolatzaileekin harremana izan du Ahotseneak bertan ere 2020ko liburu eta disko berrien aurkezpenak burutzeko.

Ahotseneak aurten eskainiko dituen plazetan parte hartzeko izen-ematea irailaren 14an zabalduko da, goizeko 9:00etatik aurrera www.ahotsenea.eus webgunearen bidez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button