BERTSOTAN

Bihar hasiko da aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketa

Bihar, apirilaren 1ean, Arabako Bertsolari Txapelketari hasiera emango zaio, eta ekainera arte luzatuko da.

Hortaz bihar izango da lehen saioa, Amurrioko Kultur Etxean. Aitor Najera Saez de Vicuña, Eukene de los Aires Amundarain, Iñaki Viñaspre Simon, Paula Amilburu Izargarai, Unai Anda Delika eta Xabier Antia Zuaznabar izango dira saio horretan arituko diren lehen bertsolariak. Hurrengo egunean, Biasterin izango da beste saio bat, eta igandean, Trebiñun dago zita.

Txapelketak bost final zortziren, hiru final laurden, 2 finalerdi eta finala izango ditu. Final zortzirenak Amurrio, Biasteri, Trebiñu, Legutio eta Langraizen izango dira; finala laurdenak Dulantzi, Zigoitia eta Aramaion; eta finalerdiak Araia eta Izarran. Finala, Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Maria Maeztu auditorioan egingo da lehen aldiz.

Parte hartzeari begira, Arabako 30 bertsolarik parte hartuko dute, eta zenbakiekin jarraituz: 18   bertsolari arituko dira final laurdenetan, 12 bertsolari finalerditan eta 6 bertsolari finalean. Bertsolari bakoitzak behin baino ez du kantatuko fase bakoitzean.

Arabako Bertsozale Elkartearen web gunean dituzue datu gehiago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button