BESTELAKOAK

Aurten ere “Marraz(i)Oak” idazle eta irudigileei zuzenduta egongo da

Marraz(i)Oak-en estreinako edizioa ilustratzaileei zuzendua izan zen. Iaz, aldiz, idazle eta irudigileei zuzendu zitzaien eta emaitzak ikusita, aurten ere berdin egitea erabaki dute antolatzaileek. Halere, aurten nobedaderik izango da: animazio lan bat sortzea izango dute helburu.

Galtzagorri Elkarteak antolatu ohi ditu Marraz(i)Oak. Aurtengoa hirugarren edizioa da eta Gazteentzako mikroipuin animatuak sortzen lelopean aurkeztu dute. Abenduaren 26tik 30era egingo dira topaketok Artelekun, eta Oier Gillan idazlea, Jose Belmonte ilustratzaile eta animazio egilea eta Isabel Herguera animazio egilea izango dira gidariak.

Proposatutako balizko egoera batetik abiatuta, ilustratzaileek animazio bana egingo dute. Bakoitzak zati bat landuko du. Ondoren, zati guztiak elkartuko dira animazio oso bat eta bakarra sortuz. Denen artean sortutako animazio hori idazle/gidoilari/poetei emango zaie, eta horretan oinarritua gazteentzako istorio labur bat sortu beharko dute, kontatzeko eta lokuzioa egiteko.

Izen emate epea 2011ko abuztuaren 26an amaituko da eta epai-mahaiak hautatutakoei 2011ko irailaren 19rako erantzungo zaie.

Ekimenarekin loturiko xehetasun gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button