ESZENA

Sr. Serrano konpainiaren “Memo” dantza ikuskizuna La Fundicionen

Bilboko La Fundicion aretoak Bartzelonako Agrupacion Sr. Senarro antzerki taldearen Memo obra hartuko du asteburu honetan, azaroaren 25ean eta 26an, 20:00etan eta 19:00etan, hurrenez hurren.

Hiru performerrek, hamar magnetofonok, VHS bideo batek, sandwichgile elektriko batek eta dozenaka globo puzgarrik interpretatua, Memo-k oroimenaren eraikuntza-mekanismoak miatzen ditu dantzaz, soinu-sorkuntzaz eta zuzeneko bideoz lagundutako eszenaratze baten bidez.

Agrupacion Señor Serranoren ekoizpenetan ohikoa denez, ikuskizuna hizkuntzen eta diziplinen uztarketaren bidez gauzatzen da. Hiru dantzariko talde batek osatzen du piezaren gorputz fisikoa, koreografiaren eta, batez ere, mugimendu eta ekintzako partituren bidez.

Eurek eusten diote dramaturgiaren pisu handienari, objektuen manipulazioan, koreografietan, multimedia elementuetan eta beste baliabide fisiko eta ikus-bitarteko batzuetan oinarrituriko eszena ezberdinak gauzatuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button