ARTEA

Komikiaren inguruko beka eta ikastaroa Alondegian

Komiki bekaren lehenengo hiru edizioetan 120 pertsonak baino gehiagok aurkeztu zituzten euren proiektuak beka honetarako. Aurtengo deialdiaren irabazleak Angulemako (Frantzia) Egileen Etxean (La Maison des Auteurs) gozatuko du bekaz. Egileen Etxea Angulemako Komikiaren eta Irudiaren Nazioarteko Hiriko (Cité Internationale de la Bande Dessinée et de l'image) ekipamendua da.

AlhóndigaBilbao-Komikia beka eskuratu ahal izateko, hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte: 18 urte beteta izatea, Espainian bizitzea eta ikasketarik ez egitea beste inongo zentro ofizialetan. Komiki-sorkuntzako proiektu bat aurkeztea. Proiektua euskarri digitalean aurkeztu beharko da derrigorrean, eta, nahi izanez gero, baita paperean ere.

Proiektuak aurkezteko epea 2011ko martxoaren 1etik apirilaren 1era bitartekoa izango da, eta epaimahaiaren epaia 2011ko ekainean ezagutaraziko da. Irabazleak 2012ko urtarriletik aurrera hasiko du egonaldia. Epaimahaia, halaber, profesional ospetsuek osatuko dute, tartean, Antonio Altarriba, aurtengo Komiki Sari Nazionala irabazi duena El Arte de volar lanarengatik, eta Miguel Angel Martin.

Bestalde, aurreko urteetan bezala, AlhóndigaBilbaok tailer erdipresentziala antolatu du. Parte-hartzaileek ikastaroaren etapa guztien jarraipena eta aholkularitza izango dute Internet bidez, materialaren lehenengo banaketa egiten den unetik (martxoan). Apirilaren 27an eta 28an (09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara), ikasleek eskola presentzialetan hartuko dute parte, lan eta zuzenketa prozesu guztiak berrikusteko eta lana egiteko azken etaparako (irailean). Ikasleek azaroan aurkeztu beharko dute amaierako komiki-proiektua.

Ikastaroaren helburua da parte-hartzaile bakoitzaren amaierako lanak jarraipena izatea eta AlhóndigaBilbaoren komikiaren bekara (Anguleman) edo Estatuan abian diren beste deialdi batzuetara aurkeztu ahal izatea. Tailerra 2010eko Komiki Sari Nazionala irabazi duen Antonio Altarribak koordinatuko du, eta Toni Guiral, Pepe Gálvez, Roberto Bergado eta Jesús Redondok emango dute.

Alondegiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button