MUSIKA

Teatraban eta 4roots jazz taldeek joko dute Getxo eta Donostian

Getxoko Jazzaldiak Pío Lidegaardi, jaialdi bizkaitarraren laguntzaile nagusietariko bat izan zenari omenaldia egingo dio Bojan Z artista Serbiaren kontzertu batekin. Teatraban, Bojanen taldeak Andrés Isasi Musika Eskolan joko du 20:00etan.

Bojan Z jazza eta Balkanetako musika nahasten du erritmo originalak sortuz. Sari ugari irabazi ditu, artean Europako Jazz Saria eta Frantziako Gobernuak emandako Chevalier de L´Ordre des Arts et de Letres saria.

Beste alde batetik, Donostiako Heineken Jazzaldiak urtean antolatzen dituen kontzertuen artean, 4roots taldeak FNACek daukan aretoan joko du 20:00etan.

Talde honek 2004. urtean hasi zuen bere ibilbidea eta harez geroztik Euskal Herriko zenbait aretotan jo dute. Nahiz eta tradizioaren eragina izan,jazz elektriko eta berria egiten dute.

Heineken Jazzaldiak eta Getxoko Kultur Etxeak bidalita

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button