ARTEA

Artiumek inguruarekin duen harremana pizteko egitasmoa abiatu du

Egitasmoaren helburu nagusia museoren barruko plaza benetako espazio publikoan bihurtzean datza. Museoaren eta inguruaren arteko analisiak honako galderei erantzun nahi die, besteak beste: ekipamendu publikoak espazio publikoak dira? Espazio publikoa jabari publikokoa da?

Proiektua etapa ezberdinetan gauzatuko da. Hala, lehendabiziko etapa Tania Magro arkitektoak zuzenduko du eta hiri-analisia eta herritarren partaidetzaren bitartez, museoari buruzko hausnarketa eta analisia burutzeko beharrezkoa den materiala sortu nahi da.

Gainera, bigarren etapan proiektura gehitzen diren artistek aurreko materiala erabili ahal izango dute museoaren gizarte- eta hiri-ingurua ardatz izango duten proposamenak egiteko. Bigarren fase horretan, artistek arte-egitasmo zehatz bat proposatuko dute plaza berriro aktibatzeko xedearekin.

Proiektu honen xehetasun guztiak Consonni arte-ekoiztetxearen webgunean biltzen dira.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button