MUSIKA

Sex Museum-ek Donostia, Gernika eta Bilbon joko du bere 30. urteurrenean

Madrilgo Malasaña auzo rock zalean eratu zen duela 30 urte Sex Museum talde ezaguna. Garage-rock estiloko banda lez sortu bazen ere, hiru hamarkadako ibilbidean askotariko estiloak jorratu ditu, betiere, rockaren unibertso zabalaren baitan.

30 urteko bide horren harira, taldeak bira ondu du, eta Euskal Herria ere bisitatuko dute: ostiralean, hilak 12, Donostiako Dabadan izango dira; martxoaren 12an, Gernikako Trinkete Antitxoko lokalean, Lekuek jaialdiaren baitan; eta, azkenik, martxoaren 26an, Bilboko Kafe Antzokian.

Horrekin batera, madrildarrek haien lehenengo sei diskoak berrargitaratuko dituzte Munster diskoetxearen bidez: Fuzz Face (1987), Independence (1989), Nature’s Way (1991), Thee Fabulous Furry (1992), Sparks (1994) eta Sum (1995).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button