IKUS-ENTZUN

“Sail In Festival” jaialdiak itsasoa hurbilduko du Bilbora

Martxoaren 4tik 6ra, belarekin nabigatzearen artea sustatzea eta zabaltzea helburu duen Sail In Festival jaialdiari esker, Bilbo itsasgizon, estropadalari eta itsasoa maite dutenen topagunea izango da.  Itsasoa ardatz duten hainbat kontu programatu dira data horietan: 10 herrialdetatik datozen 24 film, argazki-erakusketak eta hitzaldi nahiz aurkezpenak.

Belaren munduan arreta jartzen duten film luze, film labur eta dokumentalak pantailaratuko dira. Lehena martxoaren 3an izango da: The Weekend Sailor izeneko filma (BBK Aretoan, 19:00etan). Martxoaren 5ean, 1969. urtean bakarrik eta eskalarik gabe munduari bira eman zion lehenengo estropadaren irabazlea den Robin Knox-Johnston-i omenaldi egingo zaio.

Bilboko Itsasadarreko Itsas Museoak argazki-erakusketa bat hartuko du, Volvo Ocean Race estropadako ontzi batean 24 orduz egoteari buruzkoa. Horrez gain, 2 masterclass egongo dira Alex Pella eta Jordi Griso itsasgizonekin. Christophe Launay argazkilariaren atzera begirako argazkiak ere Metro Bilbaon ikusi ahalko dira.

Noiz, zer eta non, hemen kontsultatu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button