MUSIKA

Audienceren lan berria eta bilduma bat, Bidehuts plataformaren udazkeneko uzta

Bidasoa aldeko Bidehuts musika-ekimen kolektiboak udazkenean argitaratuko dituen lanak iragarri ditu; hain justu, bi izango dira disko berriak: Gernikako Audience taldearen Isla izenburukoa eta Mirailak izeneko bilduma.

Azken lan horren harira, hauxe zabaldu du Bidehutsek: “gure hamargarren urtemugarekin bat egiten duen bilduma izango da. bIDEhUTS osatzen dugun taldeon hamar kanturen irakurketa berria. Bilduma hori abenduaren 1ean kaleratuko da”.

Audience taldeak, bestalde, Kuban grabatutako Isla lana plazaratuko du urriaren 20an. Diskoa Abdala estudioan grabatu dute, Kaki Arkarazoren gidaritzapean. Grabazioan, gainera, hainbat musikari kubatarrek parte hartu dute; hortaz, diskoak kutsu kubatar nabarmena izango du, dagoeneko entzungai dagoen El tres, el quinto y el tumbau doinuan islatzen denez. Hala, kantuen oinarria gernikarrek egin dute, baina musikari kubatarren ekarpena handia da. Diskoa bidaia baten antzeko dela esan dute taldekideek, Audienceren betiko estiloarekin hasten baita, baina diskoaren erdia aldean, Kubako xarma nagusitzen da, gero, amaiera gernikarren ohiko jariora bueltatzeko. Isla Kuban emandako hamabi eguneko egonaldiaren emaitza da.
Azaroaren 4an aurkeztuko du Audiencek Isla Gernikako Lizeo aretoan. Gero, 9an, Bilbon izango dira; 10ean, Bartzelonan, 30ean, Gasteizen, eta abenduaren 8an, Durangon.

Aipatutako bi lanei, Mursegoren 100%OION lana gehitu behar zaie, iraila hasieran plazaratu zena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies