ESZENA

Araiako Umorezko Antzerki Jaialdia prest abuzturako

Abuztuaren 12tik 15era Araiako Umorezko Antzerki Jaialdiak bere ateak zabalduko ditu. Bere 29. edizioan Els Joglars konpainia ospetsua etorriko da Araiara, eta Que salga Aristófanes izeneko lana oholtzaratuko du. Antzezlan hori Arrazpi Berri kiroldegian izango da ikusgai, abuztuaren 15ean, 22:30ean.

Obrak dramaturgia garaikidearen  adibide ona da eta dantza, musika eta literatura uztartzen ditu. Antzezlanak “unibertsitateak kargutik kendutako katedradun baten istorioa kontatzen du. Katedraduna berreziketa psikokulturaleko zentro batean barneratu zuten, kargugabetzeak utzitako ondorioengatik. Arte klasikoekiko miresmenak batzuetan Aristofanesen papera hartzera bultzatzen du. Horrela, errealitatearen eta fikzioaren artean, katedradun honek greziar antzerkigilea askatasun eredu gisa irudikatzen du, tabuz gero eta beteagoa dagoen gizarte baten aurrean.”

Ramon Fontsereren zuzendaritzapean, Pilar Sáenz, Dolors Tuneu, Xevi Vilà, Alberto Castrillo-Ferrer eta Angelo Crotti dira istorio honetako pertsonaiak antzezten dituzten artistak.

Lan horretaz gain, programazio osoa zabalduko da laster batean, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button