ARTEA

“Prototipoak”, eguneroko bizitzarekin eta begirada artistikoarekin lotutako proeiktua

Azkuna Zentroak, ekainaren 1etik 5era bitartean, Prototipoak. Forma Eszeniko Berrien Nazioarteko Topaketa egingo du. Ikusizko arteei, argazkilaritzari, zinemari, arkitekturari edo performanceari lotutako zortzi proiektu aurkeztuko dira ekimenaren barruan.

Prototipoak bi urteko proiektua da, eta “begirada desberdinak dituzten eta jatorri oso desberdinekoak diren artistek esperientzia berriak planteatzen dituzte, eguneroko bizitzarekin eta begirada artistikoarekin lotuta”.

Aurtengo edizioan Sra. Polaroiska, Jose Ramon Ais, Diego Sologuren & Sebastien Tripod, Maider Lopez, Laida Lertxundi & Ren Ebel, Elssie Ansareo, Elena Aitzkoa eta Amalia Fernandez sortzaileek parte hartuko dute.

Fernando Perez Azkuna Zentroko zuzendariak adierazi duenez, “Prototipoak zentroaren kultura-proposamenaren paradigma da zentzu askotan. Lengoaia garaikideen sustapenean eta hedapenean oinarritutako programazioa, artisten eta publiko-komunitateen arteko topaguneak irekitzen dituena.”

Informazio gehiago Azkuna Zentroak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button