ESZENA

Astelehena zen, merkatu eguna Gernikan

Uruguaiko El Galpón konpainiaren Ainara de Gernika lanaren estreinaldia izango da Bilbon, apirilaren 10ean eta 11n, La Fundición aretoan.
“37ko apirilaren 26ko arratsaldeko laurak eta hogeietan Ainararen etxea lehertu egin zen. Astelehena zen, merkatu eguna Gernikan”.

Ana Bazterrika euskal jatorriko uruguaitarrak Gernikako Bakearen Museora egindako bisita batean inspiratuta, 2023an estreinatu zen obra, Montevideon, eta denboraldi luzea egin zuen bertan.

Ainara de Gernika pertsona bakarreko ikuskizuna da, Sandra Masserak idatzi eta zuzendua, eta Ana Bazterrikak interpretatua. Espainiako Gera Zibilean eta gerra hark gaurdaino izan dituen ondorioetan inspiratuta dago. 1937ko apirilaren 26an Gernikan izandako bonbardaketa du ardatz.

Bonbardaketa gertatu zenean hamabi urte zituen emakume batek kontatzen du istorioa. Bertan familiarekin bizi zenean gertatutakoak gogora ekartzen ditu garai hartako neskato baten begiradaren bidez. Horrela, ikuskizunak, ahots bakar batez, zorigaitz hartatik igaro ziren pertsona askoren sentimendua erakusten du.

Lanak Asturias, Kantabria… ere bisitatuko ditu, eta Euskal Herrira itzuliko da azken bi emanaldiak eskaintzeko: bata Gernikan bertan (apirilaren 25ean, bonbardaketaren 88. urteurrena baino egun bat lehenago) eta bestea Durangon (27an).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button