
Bigarren asteburuan sartuko da Bardoak 2012 Nafarroako taldekako txapelketa, eta zazpi saio izango dira ostiral eta igande bitartean. Gaur berton, bi saio Barañain eta Beran; larunbatean hiru, Txantrea, Intza eta Anizen eta amaitzeko, igandean, beste bi, Leitza eta Iruñean.
Barañainen Beteranoak eta Leitza ta leitzarrak taldeak ariko dira. Saioa Alkaiza, Ander Baiano eta Mikel Lasarte dira Beteranoak taldeko bertsolariak, eta leitzarren aldetik Joxema Leitza, Mikel Azpiroz eta Jose Luis Barberia Zili bertsolariek kantatuko dute. Saioa Barañaingo Haizea elkartea izango da, 20:30ean eta sarrera hiru eurotan dago.
Egun berean Berako Gaztetxean, Beratarrak eta Leitzaundi taldeak arituko dira. Beratarrak taldean Julen Zelaieta, Patxi Castillo eta Aitor Elexpuru dira taldeko bertsolariak. Leitzaundiren aldetik, berriz, Iñigo Ibarra, Iñigo Sagastibeltza eta Miel Mari Elosegi Luze arituko dira.
Larunbaterako bi bertso bazkari antolatu dituzte bardoek, Iruñeko Euskaldunon Biltokin (Desterratuak eta Dizerdit) eta Intzako herriko ostatuan (Mailope eta Rimak Exkaxko taldeekin). Larunbateko hirugarrena bertso afaria da, Anizko Mendiarte elkartean. Afalostean Malerrekako Erauntsi eta Lesakako Altzuri, Edurnezuri eta amaordeak izango dira aurrez-aurre.
Eta taldekako txapelketak asteburu luze honetan dituen azken hitzorduak igandean, hilaren 12an, izango dira, Leitzan (Leitzaundi eta Bar-ideak) eta Iruñean (Bertze Maldikoak eta Lepatanatuek).
Ia aste honetan hotz guttiago duten!