MUSIKA

Asteburuan hasiko da emanaldi mordoa bilduko duen “Alkarregaz zikloa”

Urtea bukaerara bitartean hamar emanaldi baino gehiago eskainiko ditu Alkarregaz zikloak Bilboko Bizkaia Arenan.

Zikloa larunbatean, urriaren 24an, hasiko da Triángulo de Amor Bizarro eta Lukiek taldeen kontzertuekin. Lehenak, Galiziatik datoz eta joan den martxoan kaleratu zuten euren ibilbideko bosgarren lana. Lukiek taldea Mungiatik dator, eta Belako taldeko Josu Billelabeitia du buru.

Datorren astean, urriaren 31n Woodstock jaialdi ospetsuaren errekreazioa egingo dute Bizkaia Arenan, eta horretarako,  taula-gainetik Extremoduro, Aurora & The Betrayers, Los Estanques, Last Fair Deal edota Garbayo taldeetako kideak pasatuko dira.

Azaroan eta abenduan entzungo diren beste talde eta ikusgarri batzuk honakoak dituzue: Derby Motoreta’s Burrito Kachimba, Los Estanques, Serpiente hirukotea, Pablo Milanés, Isa Calderón eta Lucía Lijtmaer,… eta bereziki, 80’s Last Christmas Party ikusgarria egingo da, bai eta Rock & Roll Star izeneko kontzertua.

Zikloa pandemiak ezarritako protokoloaren arabera gauzatuko da, musukoa jantzita eraman beharko da, hainbat puntutan eskuak garbitzeko gela egongo da eta zona komunetan garbiketa eta desinfekzio lanak egingo dira.

Hemen kontsultatu ahal duzue programazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.