IKUS-ENTZUN

Zine txiroa bosgarrenez Mikelazulon

Ziklo honen filosofia gai sozial eta politikoei buruzko pelikula eta dokumentalen alde egitea da, horiekin zerikusia duten pertsonak hitz egitera gonbidatuz eta ondoren ikuslegoa eztabaidara bultzatuz.

Hala, urriaren 14an Sagarren denbora. 25 urte deserritik itzultzen dokumentalara eskainiko dute. Josu Martinez dokumentalaren zuzendaria eta Kristiane Etxaluz dokumentalaren protagonistetariko bat emanaldian izango dira. Filmak Kristiane Etxaluzek (xiberotarra) eta Alfonso Etxegaraik (bizkaitarra) osaturio bikotearen istorioa kontatzen du. Biak gaztetatik lotuak Euskal Herriaren askapenerako borrokari, euren maitasuna sorterritik 7.000 kilometrora bizitzera kondenatuta daude, Alfonso Afrikako irla tipi batean baitaukate aspaldi, deportaturik.

"Proiektatzen dena zine komertzialetik at gelditzen diren filmak dira, istorio pertsonal eta kolektiboen inguruko filmak; ez dute beraz ezagutarazteko erraztasun handirik. Gainera erabilera libreko ikusentzuneko lanak dira, inongo lukuru helbururik ez dutenak", adierazi dute antolatzaileek ohar bidez.

Zine Txiroaren antolaketarekin batera bideoteka bat ere sortu dute proiekzioen tituluak eta beste batzuk etxera eraman ahal izateko. Mikelazulorekin harremanetan jartzeko sartu euren webgunean.

Mikelazulok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button