IKUS-ENTZUN

"Chronique d'un été" filma proiektatuko ditu FAS zineklubak

Chronique d'un été filmak auto-etnografia saiakera bat proposatzen du, bi galdera erraz eta era berean izugarriri buruzko film-inkesta: nola bizi zara? Zoriontsua zara? Bi elkarrizketari ikus daitezke Parisko kaleetan oinezkoen gainera datozenak. Erantzunak erabat desberdinak dira: batzuk mesfidatiak, beste batzuk harrigarriak. Agure batek dio ez dela zoriontsua zaharra delako; neska langile batek dio langileak inoiz ez direla zoriontsuak euren ekonomia minimoen azpitik dago eta.

Inkesta soziologikoa izateaz gain, Rouchek eta Morinek Nouvelle Vaguek burutu zuen oso antzeko hausnarketa bat proposatzen du. Zer da, benetan zinema? Zer da filma? Baliteke film batek erakusten duena egia izatea?


FASek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button