MUSIKA

Asteburua musika beterik dator Blues Hotsak jaialdiari esker

Bihar, azaroak 17, 19:00etan, Soraluzeko Herriko antzokian, Blues Hotsak jaialdiaren programazioa hasiko da, eta Summer Of Soul  filma ikusteko aukera egongo da.

Dokumentala 1969an New Yorkeko auzoetan antolatutako Harlemgo Kultur Jaialdiari buruzko lana da. “Musikaren eta  afroamerikarren kultur ospakizun handi hura eskubide zibilek eta komunitate beltzaren batasuna sustatzeko premiak eragindako protestaldien barrukoa dela esan genezake. Hantxe batu ziren Telebistak emango ez duen iraultza bat abiatzeko elementu guztiak, dokumentalaren azpitituluak dioen bezala. Questlove ezizenez ezagunagoa den Ahmir Thompson musikari ospetsuak zuzendu zuen. Sundanceko Jaialdian proiektatu zen, eta Epaimahaiaren Sari Nagusia eta Publikoaren Saria jaso zituen, biak dokumentalen kategorian.
Jaialdia Mount Morris Park-en egin zen, New Yorkeko Upper Manhattan auzoan, eta sei aste iraun zuen guztira. Publikoak babes handia eman zion arren, BB King, Stevie Wonder, Mahalia Jackson, Nina Simone, The 5th Dimension, The Staple Singers, Gladys Knight & the Pips eta Sly and the Family Stone artistek bertan jo eta kantatu zuten arren, jaialdia pop kulturaren puntu beltz bat bezala tratatu zen.”

Hurrengo egunean kontzertu bat programatu da Itziar Yagüe & Paul San Martin taldearekin. 19an, Niko Etxart & Hapa-Hapa arituko da eta, azkenik, 20an, igandean, Carlton Jumel Smith  & The Harrycane Orchestra taldearen txanda izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button