BERTSOTAN

Asteburua bertsoz beteta

Arabako Bertsolari Txapelketa abiatuko da Lantenon gaur, eta Bertso Eguna ospatuko da larunbatean Donostian, baina hauez gain inauteriak deika daude hainbat txokotan.

Hala, Leitzan Inauterietako bertso-saioa egingo dute eta bide batez Leitzako helduen bertso-eskola laguntzeko saio ere izango da. Agin Rezola, Aitor Mendiluze, Asier Azpiroz Azpi, Iker Gorosterrazu, Ander Fuentes Itturri eta Miel Mari Elosegi Luze ariko dira kantuan. Iñaki Perurena gai-jartzaile izango da

Eta hauez gain beste mila txokotan duzue hitzordu bat. Begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button